Kamioi bat errepidetik atera da Uberatik Elgetara bidean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 12a

09:30 inguruan gertatu da istripua GI-2632 errepidean. Iraultzeko puntuan geratu da ibilgailua eta hori saihesteko, hain justu, zutoin batzuk ipini dituzte, kamioia eusten; oraintxe puntuan atera du garabi batek errepide bazterretik. Istripuak ez du kalte pertsonalik eragin ezta zirkulazioan aparteko eragozpenik ere. Frigo etxeko kamioi bat da ezbeharra izandakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak