Dorletako kategoria txikiko txirrindulariak maila onean

Aketz Zubia 2012ko ekainaren 12a

Asteburu oparoa izan da emaitzen aldetik Dorletako Ama txirrindu elkartearentzat. Kategoria ezberdinek lasterketa ezberdinetan parte hartu dute, eta datorren asteburuan emango diote amaiera denboraldiari.

Kategoria txikienek Elgoibarko Sarian hartu zuten parte, eta honako hau da lortutako sailkapena:

  • Alebinak

Neskak

1. Alaitz Beloki (Eskoriatza) (Dorletako Ama)

Mutilak

1. Mikel Orbea (Azkoiti)

2. Iñigo Aranburu (Antzuola)

3. Liher Unzueta (Arrasate)(Dorletako Ama)

  • Infantilak

 Neskak

1. Maite Orbea (Azkoiti)

2. Irati Barrena (Oñati)

3. Enerittz Lizarralde (Oñati)

Mutilak

1. Aitzol Odriozola (Azkoiti)

2. Imanol Alvarez (Elgoibar)

3. Iñaki Salaberria (Urretxu)

Gaztetxoagoak ordea, Legution Euskadiko txapelketa jokatu zuten, hona hemen sailkapena:

  • Juniorrak 15.5 Km

1. Yerai Ruiz 21:19-8

2. Ander Alonso 21:25-65

3. Aitor Morales 21:46-46

  • 23 urte azpikoak 23.7 Km

1. Ion Ander Insausti 31:03-89

2. Jon Larrinaga 31:13-45

3. Julen Amezketa 31:30-38

  • Elitekoak 23.7 Km

1. Arkaitz Duran 30:42-78

2. Sergio Ruiz 31:38-19

3. Martin Iraizoz 31:51-01

Denboraldiko azken lasterketak

Datorren astean, denboraldiari bukaera emateko, alebin eta infantilek ekainak 16an, zapatua, 16:30ean Urretxuko Sarian parte hartuko dute. 1. urteko kadeteak 16an Euskadiko Txapelketa izango dute Urdulizen eta 2. urtekoek 17an Barrikan. Eta azkenik, juniorrak 16an Zarautzen XXIV. Udaberri Saria lehiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak