"Irizpide falta"
Aintzane Oiarbidek foru diputatuaren "etengabeko irizpide aldaketa" kritikatu du: "Gaur gauza bat esaten du eta bihar kontrakoa. Horrenbestez, hainbat hilabete eman ditugu egunero proposamen ezberdin bat entzuten. Bidesariak kentzea proposatu digute, baita errepide guztiak erabiltzeagatik ordaintzea ere. Gainera, bineta ezartzearen gainean isilik jarraitzen du eta ez du hitzik ere esan Via-T erabiltzaileei beherapenak egiteari buruz. Adierazpenek ez dute oinarri teknikorik eta, beraz, benetako plangintza aurkezteko ordua da, hain zuzen, egun ezkutatzen ari dena".
Ildo beretik, Oiarbidek honakoa galdetu du: "Zergatik? Zerbait ezkutatzeko al du?". Hortaz, batzarkide jeltzalearen esanetan, "arlo honetan autoritatea duenak bere txosten teknikoa ez aurkeztea alderdi politikoei zein Batzar Nagusietako eztabaidari errespetua galtzea da. Talde txostengilean parte hartzera gonbidatutako ordezkari zein erakundeek etorri baino lehen lanak egin dituzte, zergatik Foru Aldundiak ez?".
"Oposizioak erabakia hartzea"
Era berean, EAJren batzarkideak Larraitz Ugarteri "zehaztasuna" eskatu dio eta, orobat, Plan zehatza egiteko lurraldeko errepideak eraginkortasunez kudeatzeko; "izan ere, irizpide ezaren ondorioz Foru Aldundiak ez du irtenbiderik aurkitzen. Hiru hilabete eman ditugu ekin eta ekin; denborak aurrera jarraitzen du eta Larraitz Ugarte diputatuak oposizioko alderdiek erabakia hartzea nahi du, nahiz eta Bide Azpiegituretako departamentuaren iritzia ezagutzen ez dugun".
"Alemaniako kamioilariek gure errepideak doan"
Amaitzeko, Oiarbidek salatu du, "hau guztia gertatzen ari den bitartean, Alemaniako kamioilariek gure errepideak erabiltzen dituzte ezer ere ez ordaindu gabe eta, beraz, gipuzkoarron artean bakarrik gure bideen mantentze lanak ordaintzen ari gara".