Euskal Herria Bildu izenarekin aurkeztuko dira Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetara koalizioan Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar eta Alternatiba. Gaur goizean, Donostian egindako ekitaldian, aurkeztu dute koalizio berriaren izena, logoa eta webgunea, ehbildu.net. "Gatazkaren konponbiderako oinarri gisa, pertsona guztien eskubideak aldarrikatzeaz gainera, Euskal Herriak kolektibo bezala dituen eskubideen aitortza eta errespetua aldarrikatzen dugu", azaldu du Dani Maeztuk.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.