Parte hartze prozesuaren gaineko hausnarketa egin dute

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko ekainaren 9a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Parte Hartzeko Sarearen Topaketa egin zuten atzo Donostiako udaletxean. Gipuzkoako 35 udalerritako alkatek, zinegotzik eta partaidetzako teknikarik hartu zuten parte; horien artean, Debagoienekoak. 60 lagun inguruk.

Demokrazia zuzeneko esperientziak, hirigintza edo herriko guneen inguruko prozesuak, partaidetzazko aurrekontuak eta herrien etorkizuna lantzeko prozesuak izan dituzten aztergai.

Balorazio positiboa

Arantza Ruiz de Larrinaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako zuzendariak adierazi zuen, "legegintzaldiko esperientziak partekatzea, ikastea eta ildo horretatik jarraitzea izan dela" jardunaldion helburua. "Foru Aldundia pozik dago esperientziarekin eta konpromisoa hartzen du bide honetatik jarraitzeko eta sakontzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak