Alderdi bakoitzak zerrendetan izango duen pisuari dagokionez, hainbat hedabidek jasotako informazioaren arabera, ezker abertzaleak zerrendako izenen %60 aukeratuko ditu, EAk %20, Aralarrek %13 eta Alternatibak %7. Diotenez baita ere, koalizioko kideek ez dute baztertzen aurkezpen ofiziala domeka honetan bertan egitea –Donostian–, ezta Lehendakaritarako hautagaia zein izango den hil honen bukaeran argitzea ere. Izango duen perfilari dagokionean, "koalizioaren izpiritu irekia" ordezkatuko duela aurreratu dute. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak gehitu du hautagai "sendoa" izango dela eta emakumezkoa izan daitekeela.