Azkoitiako sarian, emakumezkoen kadeteen mailan Alaitz Beloki eskoriatzarrendako izan zen garaipena. Kategoria berdinean, baina mutiletan, Liher Unzueta berriro ere podiumera igo zen, bigarren helmugaratu ostean.
Infantilen lasterketan, gizonezkoetan Azkoitiko Txirrindularitza Eskolako Aitzol Odriozolak eskuratu zuen (Dorletako Amako Nestor Uroz laugarren izan zen), eta emakumezkoetan, Oñatiko Irati Barrena bigarrena izan zen, eta Eneritz Lizarralde hirugarren.
Baita Oñatin ere
Asteburu berean kadete mailako mutilek beste lasterketa batean hartu zuten esku, Oñatin egindako Olakua XXVII. Lasterketan, hain justu ere. Lasterketa 55 kilometrokoa izan zen, eta lasterketan esku hartu zuten ia 100 ziklistetatik erdia baino ez ziren helmugaratu. Guztien artean azkarrena Oier Ubarguren izan zen, eta bere atzetik Xabier Contreras helmugaratu zen, denbora berdinarekin. Hirugarren postua Urtzi Muguruzak eskuratu zuen.
Amaitzeko, elite eta 23 urtez azpikoek Ataunen korritu zuten, San Martin sarian. Eta, Kepa Otxoa aretxabaletarrak aipatzeko moduko lana egin zuen, hamargarren sailkatuta.