Eskola-umeek, minik gabe, umore ederrarekin eta bederatzi urteko haurrek duten ikuspegi bereziarekin, 552 umek ospitale berriko txoko, aparailu, botoi, gela, ate eta pasiloak ikusi zituzten.
Erizaintza Laguntzaile izateko ikasten dabiltzan 65 lagun ere izan ziren bisitan.
Bestalde, eguaztenean, osasunari lotutako hainbat elkarte egon zen ospitale berrian, hala nola, Aspargi, Afagi eta Gurutze Gorria, besteren artean. Eurekin batera Debagoieneko udaletako gizarte langileak izan ziren.
Zapatuan, azkenik, herritarren txanda izan zen eta 75 pertsona gerturatu ziren ospitale berrira.



