Bizkaitarrek egin zuten lehenbiziko gola eta Edu Bujandak egin zuen banakoa atsedenaldiaren aurretik. Bigarren zatian egin zituzten Berrio-Otxoakoek garaipena eman zieten beste bi golak.
Denboraldi bikaina
Edozelan ere, denboraldi bikaina egin dute Antxon Isas-Iasasismendi eta Mikel Alcaideren taldeak. Ligan bigarren geratu ondoren, finalean Erain taldeari 7-5 irabazi zioten; jarraian Arabako txapeldunari, Aguraini, 2-1 irabazi zioten eta zapatuan, aldiz, galdu egin zuten bizkaitarren aurka.