Aiba! mendi martxa euri eta lanbro artean

Aketz Zubia 2012ko ekainaren 3a

Aiba! mendi martxako bosgarren edizioa ospatu dute domekan, ekainak 3. Ibarrean barrena egiten den mendi zeharkaldiari eguraldiak ez dio lagundu. Goizean goiz Arrasateko Monterron jauregitik 170 mendizale abiatu dira eta Seber Altube plazan eman diote bukaera ibilbideari, arratsaldean.

Asteburuko kirol kronikak

Aurtengo edizioan ere bakoitzaren mailaren arabera bi ibilbide ezberdin egiteko aukera izan dute parte-hartzaileek, Mari eta Azpiko. Baina esan bezala, eguraldi kaxkarra egin du eta antolatzaileek ibilbidea moldatu beharra izan dute. "Hasieran ibilbidea luzea aukeratu duten mendizale batzuk Udalatx igotzeko aukera izan dute. Baina eguraldia kaxkartzen joan da eta Anboto ere ibilbidetik kendu behar izan dugu", adierazi dute antolatzaileek.

Mendizaleek berez ondo dakite eguraldi txarrarekin arriskutsua dela Anboto eta Udalatxera igotzea. Baina orokorrean parte-hartzaileak pozik azaldu dira, bustita, baina oso gustura. Izan ere, Aiba!-k ez dauka lehiakortasunerako grinarik, laguna atzean utzi baino lagunartean egiteko pentsatuta dagoen martxa da. 

170 mendizale 

Aurtengoan 170 mendizalek bakarrik parte hartu dute (aurrekoetan 300 lagunek) eta antolatzaileen ustetan, "Ez dugu uste aurtengo edizioak Hiru Handiak proba ezagunarekin bat egiteak eraginik izan duenik". Dena dela, hurrengo edizioari begira egoera aztertuko dutela ziurtatu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak