Bailarako 22 komertziok UNE 175001 ziurtagiria jasoko dute domekan

Leire Kortabarria 2012ko ekainaren 1a

Euskaldendak merkataritza konfederazioak UNE175001 kalitate ziurtagiria emango diete Arrasateko hogei komertziori eta Oñatiko biri, EAEko beste 122 komertziorekin batera. Etzi izango da ziurtagiri banaketa.

Eusko Jaurlaritzako eta Euskaldendetako ordezkariek etzi, domeka, Zumaian, banatuko dizkiete kalitate ziurtagiriak EAEko 26 herriko 144 komertzioko ordezkariei. Euskalit-ek, Kalitatearen Euskal Fundazioak ematen ditu UNE 175001 agiriak. Bezeroari arreta, emandako zerbitzua eta langileen profesionalizazioa aitortzen ditu ziurtagiri horrek. Arrasate da saritutako komertzio gehien dituen bigarren herria, Basauriren (26) atzetik.

UNE 175001 ziurtagiriak kalitate-parametro batzuetara behartzen ditu komertzioak: besteak beste, salgai dituzten artikuluak ondo erakustea, lokalak ondo argiztatzea eta tenperatura egokian izatea, langileak abegitsuak izatea edo etengabe hobetzeko egiten duten lana.

Euskaldendak konfederazioak EAEko 4.300 denda eta ostalaritza establezimendu inguru batzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak