Zerbitzu publikoak, unibertsalak eta doakoak aldarrikatu dituzte

Maialen Regueiro 2012ko maiatzaren 31

LAB sindikatuak gaur deituta zeuzkan lanuztea eta mobilizazioak. Hala, baiaran bi orduko lanuztea egin dute zerbitzu publiko batzuetan eta Arrasate, Bergara eta Oñatin mobiliziazioak egin dituzte goizeko 12etan herriko plazetan.

LAB sindikatutik adierazi dute pozik daudela gaurko egunak izandako erantzunarekin. Izan ere, jarraipena zabala izan da Debaldean. Hamaika batzar egin dira, langile askok egin dute lanuztea eta sei mobilizazio egin dira, horietatik hiru Debagoienan.

Arrasaten, adibidez, Sebero plazan elkartu dira eta idatzi batzuk banatu dituzte. Horrez gain, Herri Eskolak normaltasunez funtzionatu du, Udaletxean nahi duenak egin du lanuztea eta egun honek kiroldegiari ez dio batere eragingo.

Bergaran, aldiz, San Martin eskolan, Udaletxean eta Agorrosinen egin dituzte lanuzteak eta Osasun Zentroak normaltasunez funtzionatu du.

Oñatin, soilik Udaletxean egin dute lanuztea 12-12:30etara, baina Herri Eskolak, Zubikoa kiroldegiak eta Osasun Zentroak normaltasunez aritu dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak