Aintzane Oiarbide (EAJ): "Beharrezkoa da errepideen finantzaketarako eta garraioaren kudeaketarako plangintza"

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko maiatzaren 31

Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren batzarkide taldeak Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarteri eskatu dio, "Gipuzkoako errepideen finantzaketarako eredua behin-betiko zehazteko". Aintzane Oiarbide jeltzaleak zera adierazi du: "Diputazioak ez du neurri zehatzik aurkeztu ez errepideen kudeaketarako, finantzaketarako, mantentze lanetarako, ez garraio publikoa sustatzeko".

Era berean, Oiarbidek Larraitz Ugarteri eskatu dio, "argi hitz egiteko behingoz. Ezin da esan, lehendabizi, Gipuzkoako errepideen finantzaketa bidesarien bidez egingo dela, ondoren, zerga berri baten bidez, eta azkenik, bi sistemak erabiliko direla".

Horregatik, EAJren hautetsiak hauxe esan du: "Ugarte andreak soilik behin-behineko erabakiak hartzen ditu. Bada garaia, beraz, Foru Aldundiaren proposamena zehazteko".

Foru Aldundiak errepideen finantzaketarako eta garraioen kudeaketarako plangintza izateko duen beharrari buruz hitz egin du Oiarbidek: "Plan zehatza egiteko eskatzen diogu, lurraldeko errepideak eraginkortasunez kudeatzeko; izan ere, Foru Aldundiaren nora ezak kale itsuan gaitu".   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak