Gipuzkoako errepideen finantziazio eta ordainketa sistemaren gaineko tertulia atzeratuta

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 29a

GOIENA telebistan bihar, eguaztena, 22:30ean egitekoak ginen tertulia atzeratu egin da. Gipuzkoako errepideen finantziazio eta ordainketa sistemaren gaineko txosten bat helarazi berri die Foru Aldundiak alderdi politikoei eta hori aztertzen ari dira uneotan. Gauzak horrela, gai horri buruzko tertulia aurrerago egiteko erabakia hartu du GOIENAk. Data berria zehaztutakoan jakinaraziko dugu gure hedabideetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak