Euskadiko Kutxaren Kontseilu Errektoreak Ipar Kutxarekin bat egiteko proiektua onartu du

Leire Kortabarria 2012ko maiatzaren 29a

Euskadiko Kutxaren Kontseilu Errektoreak Caja Laboral Popular Coop. de Crédito – Lan Kide Aurrezkiaren eta Ipar Kutxa Rural S. Coop. de Créditoren arteko bat egitearen txostena onartu zuen atzo, astelehena, egindako bilkuran. Erabaki hori Batzar Nagusiak berretsi beharko du ekainaren 30ean egingo duen aparteko bilkuran.

Martxoaren 20an bi erakundeen arteko elkarrizketa formalen hasiera jendaurrean aurkeztu zenetik, integrazio-egutegia aurreikusitakoaren arabera betetzen ari da, eta azaroan amaitzea espero da. Nekazaritza-elikagaien zein industriaren sektoreak eta banka-aseguruen negozioa sendotu nahi da entitate berria sortzen denean.

Euskadiko Kutxak esaten duenez, bera eta Ipar Kutxa bat datoz helburu nagusian: "proiektu kooperatiboa garatu nahi dute biek, kaudimen eta efizientzia maila handikoa, gure herrian sortua eta gure ekonomiarentzat eragile izango dena. Gure ereduak erakundeak kudeatzeko bestelako moduak sustatu nahi ditu finantza-sektorearen bankarizazioaren aurrean. Horretarako, kooperatibismoan oinarrituko dira, biek partekatzen duten eredua baita".

25.000 milioiko aktiboak

Integrazio-proiektua onartutakoan, gizarte-ekonomiako finantza-entitatea sortzeko prozesua finkatu egingo da, jarduten duten merkatuei finantza- eta aseguru-zerbitzuak eskaintzeko.

Bategitetik sortuko den kreditu-kooperatibak honako hauek izango ditu: 25.000 milioitik gorako aktiboak, sendo kapitalizatua, 1,3 milioi bezero eta 2.500 lagunetik gorako lantaldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak