Iaz etxean konponketa-lanak edo erreformak egin zituztenek %20ra bitarteko zerga-arintzeak izan ditzakete. 2011ko maiatzaren 8a eta geroko data duten fakturek desgrabazio horren eskubidea ematen dute. Ohiko zein bigarren etxebizitzako erreformen fakturek dute deskontu hori. Horrela dio apirilaren 29ko 5/2011 Errege-Lege Dekretuak. Obrak iazko maiatzaren 7a eta gero egindakoak izan beharko dira.
Honako baldintzak daude desgrabatzeko:
-Zerga-oinarria urteko 53.007,20 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, urteko gehieneko oinarria 6.750 eurokoa izango da.
-Zerga-oinarria urteko 53.007,20 eta 71.007,20 artekoa baldin bada, urteko gehieneko oinarria txikiagoa izango da: 6.750i kendu behar zaio zerga-oinarriaren eta 53.007,20ren arteko aldea, bider 0,375.
-Zerga-oinarria 71.007,20 euro urteko baino handiagoa baldin bada, ez dago desgrabaziorik.