“Lanbide eta bertako langileak ahalegin gaitza egiten ari dira, eta, hogeita bost urteren buruan, hiru kudeaketa-sistemak bat egitea lortu dute", gogorarazi du Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. “Horri esker pertsonak aktibatzen ari gara, eta iruzurra kontrolatzen, eta hori guztia diru gehiago jarriz, pertsona gehiagori lagunduz eta laguntza hori hobetuz egiten ari gara. Horiexek dira Lanbideren kudeaketari buruz dauden datu objektibo eta neurgarriak”, azpimarratu du Zabaletak.
DBEren kudeaketaren gaineko datu hauek eman ditu Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak:
- Bulego-sarean pertsonalki, eta Lanbitel telefono bidezko zerbitzuaren bitartez, Lanbidek 217.605 kontsultari erantzuna eman die dagoeneko Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan.
- Astean 11.200 kontsultari erantzun diete batez beste; hau da, egunean 2.200 kontsultari baino gehiagori.
- Bulegoen sarean 155.297 kontsulta baino gehiago erantzun zaizkie Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileei. Horien %44 aurretiko hitzorduak ziren.
- Kopuru orokorrei erreparatuz, aurretiko hitzorduak 67.000 izan dira.
- Euskadin 57.000 pertsona inguruk jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta. Horien herenak inguru pentsiodunak dira.
- Lanbideko langileek, batez beste, 1.601 pertsona atenditzen dituzte 41 bulegok osatutako sarean DBEren inguruko izapideak egiteko (informazio-eskaerak, hitzartutako hitzorduak, aldez aurreko hitzordu-eskaerak, agiriak aurkeztea,
banakako ibilbideak, banakako orientazioa..).
- Lanbideren bulegoetan, DBE dela-eta, egunero 412 lagun atenditu dituzte Araban, 813 Bizkaian eta 376 Gipuzkoan; hilero, 8.014 Araban, 15.787 Bizkaian eta 7.260 Gipuzkoan.
- Lanbitel-era egindako deiak (Lanbideren telefono-zerbitzua): Lanbideko dei-zentroak DBEri buruzko 62.308 deiri erantzun die guztira.
- DBEri buruzko deiak 642 izan dira, batez beste, egunean, nahiz eta beheranzko joera argia izan duten urteko lehenengo bi hilabeteetatik aurrera. Urtarrilean eta otsailean mila telefono-dei baino gehiago ziren egunero, batez beste, eta orain erdiak jasotzen dira.
- Deietan maizen egin diren galderak kudeatzailearen aldaketari buruzko informazio orokorra eskatzeko, bulegoan hitzordua eskatzeko eta prestazioaren egoera jakiteko izan dira.
- Maiatzaren 24ra arte 66.991 hitzordu izan dira aurretiko hitzorduaren sistemaren bidez. Beste 9.184 hitzordu daude itxita DBEren inguruko izapideak egiteko. %61 Bizkaian dira; %21 Araban eta %18 Gipuzkoan.
- Hartzaileari aurretiko hitzordua ematen batez besteko itxaronaldia 15 egunekoa da, martxoaren erdialdean baino bi gutxiago (orduan hiru hilabete bete ziren DBEren kudeaketa osoa jaso zenetik). Batez besteko epe hori ez da berdina
bulego guztietan.
- Ehunekoei erreparatuz, %59k 15 egun baino lehenago jasotzen dute hitzordua. Beste %35ek 15 eta 21 egun bitarteko epean, eta %6k 21 egun baino gehiago itxaron behar dute. Azken atal horretan, kasu askotan, hartzaileak berak hala
eskatu duelako gertatu da hori.
- Lanbideko langileek ia 30 minutu ematen dute, batez beste, hartzaile bakoitzarekin.