Hitzaldiak eta mahai inguru bateratuak egongo dituzte ekainaren 1ean Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Huhezin.
Jardunaldia eskoletako irakasleei, orientatzaileei, zuzendariei eta berritze guneetako teknikariei zuzenduta dago, besteak beste. Matrikula doakoa izango da, baina ezinbestekoa da maiatzaren 28a baino lehen izena ematea. Horretarako, idatzi harrera.huhezi@mondragon.edu posta elektronikora.
Egitaraua
08:45 Harrera: Dokumentazio banaketa.
09:00 Ongi etorria: Nekane Arratibel, Huheziko dekanoa.
09:15 Hitzaldia: "Hezkuntzaren Hobekuntza: ildoak, estrategiak. Eragileen zereginak". Agurtzane Martinez (Huhezi).
10:00 Kafea.
10:30 Esperientziak eta eztabaida, bi ibilbide aukeran:
- A ibilbidea: Berrikuntza Metodologikoa (Tokia: Areto Nagusia N.0.2)
- "Ikaskide taldeak. Berrikuntza baten ezarpenean izandako esperientzia". Joseba Bilbao (Bihotz Gaztea ikastola, Santurtzi).
- "Haurraren seinaleak hobekuntzaren abiapuntu". Alex Barandiaran (Huhezi).
- "Etorkizuneko erronkei erantzuten ikastea. Irakasletzako ikasketen ikuspegi aldaketa". Mariam Bilbatua (Huhezi). Eztabaida.
- B ibilbidea: Eleaniztasuna eta irakasleen formazioa hizkuntzen didaktikan (Tokia: N.0.9 Aretoa)
- "Hezkuntza berrikuntzarako elkarlana: Teoria eta praktikaren uztarketa ikastolen "Eleanitz" egitasmoan". Itziar Elorza (Ikastolen Elkartea).
- "Eskola eta unibertsitatearen arteko elkarlana: Luis Ezeiza Herri Ikastetxean izandako esperientzia". Begoña Pedrosa eta Pili Sagasta (Huhezi).
- "Irakaslearen autokonfrontazioa hizkuntzaren didaktika berritzeko tresna gisa. Esperientzia bat Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan". Matilde Sainz (Huhezi), Arantza Ozaeta (Huhezi) eta Joxan Elola (Salbatore Mitxelena Ikastola, Zarautz). Eztabaida.
12:30 Mahai-ingurua: "Nola erantzun eskolaren erronkei: Eskola eta Unibertsitatearen arteko elkarlana". Lourdes Etxebarria (Aretxabaletako Kurtzebarri Eskola), Joseba Bilbao (Bihotz Gaztea Ikastola, Santurtzi), Paloma Gabirondo (Salbatore Mitxelena, Zarautz), Mari Karmen Garrido (San Martin eskola, Aramaio), Mariam Bilbatua (Huhezi) eta Arantza Ozaeta (Huhezi). Moderatzailea: Ainara Artetxe (Huhezi).