Iñigo Uribarren jauzilari arrasatearrak, bestalde, sekulako marka lortu zuen jauzi hirukoitzean: 15,33 metro. Espainian bigarren jauzirik onena da berea, izan ere, oso atleta gutxik lortzen dute 15 metrotik gorako marka egitea. Beraz, uztailean Bartzelonan jokatuko den munduko txapelketarako hautagai sendoa izan daiteke. Zaleek behin eta berriz oihukatu zuten: "Iñigo Bartzelonara!". Espainiako hautatzailea ere izan zen Mojategin; Uribarren gogoan hartuko duela ziurra da, beraz.