Juanan Cruzen taldea izan da Ohorezko Erregional mailan Debagoieneko ordezkari onena aurten. 49 puntu batuta, Aretxabaletak 8. postuan amaitu du liga, Bergararen, Aloña Mendiren eta Mondraren aurretik. Duela aste batzuk bazirudien aurrealdeko postuen borrokan ibiltzeko moduan egongo zirela aretxabaletarrak, baina ez dute amestutako liga amaiera izan. Asteburuan, Aretxabaletak 2-1 galdu zuen sailkapenean gertu-gertu egon den Trintxerperen zelaian. Hala, Juanan Cruzek entrenatzaile postuan jarraituko ez duela jakinda, ikusteko dago datorren denboraldian nork beteko duen leku hori.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.