Kronika osoa eta protagonisten iritziak bihar, asteleheneko Goiena paperean.
Bergarako pilotalekuan jokatu dira gaur goizean Debarroko LXV. pilota txapelketako finalak. Kadete mailan Arrasate izan da garaile Debako Euskal Jolas taldeari irabazi ostean (22-3); Arrasateko Moron eta batez ere Garatek partidu borobila egin dute. Gazte mailan ere Arrasaten geratu da txapela, Bergara menderatuta. Prieto eta Arregi 22-10 gailendu dira Etxaniz eta Diezen aurrean. Eta nagusien mailan, azkenik, Muguruza eta Jauregi bergararrek 22-13 irabazi dute Atxotegi eta Aldape elgetarren aurrean. Beraz, Debarroako txapelketako txapel guztiak Debagoienean geratu dira.
Kronika osoa eta protagonisten iritziak bihar, asteleheneko Goiena paperean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.