Gaur, egubakoitza, 19:00etan hasita Arrasateko pilotariek Hernanikoen kontra jokatuko dute bigarren kanporaketa, Uarkapen. Joan den astean Amezketa kanpoan utzi zuen Arrasatek, eta horrek pilotariei konfiantza eman badie ere, ondo dakite gaurko kanporaketa gainditzea zailagoa izango dela, Hernani faborito da-eta. Kadetetan Markel Moron eta Joseba Garate lehiatuko dira, gazte mailan Markel Prieto eta Oier Arregi eta seniorretan Aritz Zuazua eta Ibai Bolinbaga.
Bergarak, berriz, gaur egingo du Herri Artekoan debuta, 19:30ean hasita, Zestoaren kontra. Kadetetan Ander Aristi eta Pello Etxaniz, gazte mailan Mikel Gallastegi eta Dani Diez, eta nagusietan Mugurutza lehengusuak izango dira Bergarako ordezkariak.