Gurasoen eta lagunen aurrean jardun zuten bertsotan Aretxabaletako eta Eskoriatzako ikasle gazteek; Kurtzebarri eskolako 3. mailatik 6. mailara artekoak eta Arizmendi ikastolako 4. eta 6. mailakoak. Urtean zehar landutakoa erakusteko aukera izan zuten.