Elgetako Espaloian 18:00etan jarriko dute martxan dantza-egitaraua: 18:45era arte, dantzan ariko dira haur eta gurasoak, elkarrekin; segidan, ikasturte amaierako txokolate-jana egingo dute; eta 19:00etan hasita, ohiko saioa izango da 20:30era arte. Bertan, gainera, Xut fanfarreak argitaratu berri duen CD-ko pieza batzuk ere dantzatuko dituzte. Sarrera doan izango da eta parte hartzea libre.
Batean zein bestean asteburu honetan egingo diren saioak ikasturteko azkenak izango dira herri horietan; Debagoieneko denboraldia datorren aste bukaeran itxiko da, Bergaran. Udan jai egingo dute. Ohiko saioekin bukatu arren, ordea, izango da dantzarako aukera gehiago uda aurretik ere: saio bereziak egingo dituzte han-hemenka.