Lehen lau hilabete horietan, Arabak bere marka hautsi du turistei dagokienez (joan den urtean baino % 0,8 gehiago), aldiz behera egin du Bizkaian (% 1,7 jaitsi da) eta Gipuzkoan (% 6,5 egin du behera).
Gipuzkoa izan da, beraz, lehen lauhilekoan turista gehien galdu duen lurraldea: guztira, 2011n baino 14.746 gutxiago izan ditu (% 6,5 gutxiago). Aldi horretan, 210.895 turista izan dira Gipuzkoan. Murrizketa hori bereziki Espainiako turisten kasuan sumatu da, %7,4ko jaitsiera izan baita.
Eusko Jaurlaritzako Turismo sailetik adierazi dute turismoa dela "sintomarik onenak erakusten jarraitzen duen sektorea EAEn".