EAEko ongizate ereduari eustera konprometitu da Lopez

Leire Kortabarria 2012ko maiatzaren 22a

Lopez lehendakariak berretsi egin du EAEko giza-elkartasun eta ongizate ereduak tinko jarraituko duela, Espainiako Gobernuak proposatzen duen osasun erreformaren aurrean. EAEren ongizate eta berrikuntza soziosanitario ereduaren gaineko eztabaida izan zen atzo, eta hantxe esan zituen hitzok Lopezek.

Gogor kritikatu zuen Espainiako Gobernuak egin nahi duen erreforma: "Errentaren arabera sailkatzen ditu herritarrak, eta horrek osasunaren eskale bihurtuko lituzke hainbat lagun".

Horren aurka, Eusko Jaurlaritzak Euskadi Eredua proposatzen du, eta bertan, zerbitzu publikoei eustera konprometitzen da gobernua, "prestazio bat ere itxi gabe", lehendakariaren hitzetan. Bere iritziz, "aurrezten eta eraginkorrago izaten ahalegindu beharra dago, baina ez eskubideak eta zerbitzuak betirako txikitzearen truke".

Ekitaldian zehar, hauxe esan zuen Lopezek: "Gero eta gehiago, osasun zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak koordinatu egin beharko dira". Adibide gisa aipatu zituen kronizitatea edo zahartzea, eta esan zuen Jaurlaritzaren asmoa dela "etxea arreta-zentro bihurtzea, etxera eroanda norberak behar dituen zerbitzuak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak