Euzkadi Buru Batzarrak aho batez onartu du, gaur EBBk egin duen bileran, alderdikide jeltzaleei helaraziko zaien proposamenean, Iñigo Urkullu, EBBren oraingo Presidentea izatea EAJk Eusko Jaurlaritzaren Lehendakarirako aurkeztuko duen hautagaia. Lehendakarirako hautagaia eta Eusko Legebiltzarkidegaiak aukeratzeko prozesua hurrengo egunotan hasiko da eta uztailaren 5ean amaituko da, EAJren Aberri Batzar osoa bilduko den egunean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.