Erantzun bikaina Mundumirak

Leire Kortabarria 2012ko maiatzaren 20a

Leintz Gatzaga eta Eskoriatza artean osatu da asteburu honetan, Mundumiraren zortzigarren ekitaldia. Eguraldiak etxean geratzeko arrazoiak eman arren, erantzun bikaina jaso du, aurten ere, nazioarteko kulturen festak.

Euskal Herriko doinuen bozgorailu eta atzerriko musikarien eskaparate izan da aurten ere Mundumira. Kartel-buru izan ez arren, asko gerturatu dira Eskoriatzara,  Anariren edo Bizardunak taldearen kontzertura, eta ez dira ikusitakarekin damutu.

Hauez gain, Brasil, Amerikako Estatu Batuak, Espainia, Frantzia edo Senegalgo artistek ondo astindu dituzte kaleak eta gerriak.

Musika doinuez gain, bazterrak ikuskizunez bete dira asteburu osoan. Tiritirantes taldearen kale antzerkia, La Troupe De La Rue edo Malabaracircoren erakustaldia dira horren adibide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak