Istripua 11:15 aldera gertatu da, autobusak, dirudienez, erreten baten gurpila sartu duenean. Hala, ezin mugitu geratu da. Lurraldebuseko beste autobus bat bidali dute, bidaiariak Gatzagara eroateko, eta errepideko bi errailak itxi egin dituzte ertzainek. Orain garabiarekin dabiltza autobusa mugitzeko ahaleginetan.