Herri ekimeneko euskal hedabideek sektorearen diagnostikoa aurkeztu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko maiatzaren 18a

Aurreko asteotan Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundietan bezalaxe, herri ekimeneko euskal hedabideen ordezkariek Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu dute gaur sektoreak azken urtean egin duen diagnostikoa. Inazio Arregi TOKIKOM elkarteko eta Goienako zuzendari nagusia ere bertan izan da. 

Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta TOKIKOMeko zuzendari Inazio Arregi Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Martin Garitano eta Euskarako zuzendari nagusi Zigor Etxeburuarekin batu dira hedabideen sektorearen diagnostikoa eta erronkak jasotzen dituen txostena azaldu eta aurrera begirako asmoen berri emateko.

Tartean, hedabideek gonbitea luzatu diote Aldundiari hausnarketa mahai bateratua eratzeko hedabideekin eta beste erakundeekin batera, sektorearen aurrera begirako estrategiak eta lan ildo nagusiak elkarrekin adosteko. 

Hedabideen ordezkariek nabarmendu dutenez, Gipuzkoak pisu espezifiko berezia dauka sektorearen jardueran, bertan kokatuta baitaude esparruko eragile gehienak. Hori dela eta, erakunde foralak, "zeresan handia du sektorearen etorkizunean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak