Zegama-Aizkorri maratoia erdi mailako mendietan izango da, Aratz eta Aizkorri mendilerroetan zehar, EAEko tontorrik garaienetatik igaroz –Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri–. Teknikoa eta zailtasun handikoa izango da. Mendi Maratoien Munduko Kopako (Sky Runner World Series) proba puntuagarria da 2004az geroztik.
Irteera eta helmuga: Zegama (Gipuzkoa). Irteera ordua: 09:00.
Distantzia: 42,195 km.
Pasagune kontrolak: 13.
Jan-edan postuak: 14.
Tarteko helmuga: Aizkorri (22,58. Km).
Gora-behera metatua: 5.472 metro.
Gehieneko altuera: 1.551 metro (Aitxuri).
Gutxieneko altuera: 296 metro (Zegama).
Eremu teknikoa ehunekotan: %50 gutxi gorabehera.
Klimatologia: Erdi-mailako mendikoa. Bero handia, haize gogorra, lainoa edo euria izateko posibilitatea.
Gehieneko denbora: Zortzi ordu.
I. Zegama-Aizkorri Junior Trail
Aizkorriko mendi zerraren Ipar izuri aldeko magaletik doan erdi-mailako lasterketa izango da eta lehen aldiz egingo da aurten. Lasterketa honek, maratoiak bezala, hasiera eta bukaera Zegaman izango ditu.
Murgizelaiko parkeraino igoz emango zaio hasiera eta herri-bide zahar batetik Aizkorri aldera joko du. Lasterketaren 2,5 kilometroan, Apeaderora doan errepidea gurutzatuko du eta, ondoren, kanalerainoko igoera gogorra izango da. Kanalean zehar Mandabideko anoa-posturaino iritsiko da eta gero maratoiarekin bat egiten du. Puntu horretan bidetik aldentzen da Apeaderoko errekastoan barrena eta berriz ere gora egiten du maratoiko bidearekin bat eginez, helmugaraino iritsiz.
Irteera eta helmuga: Zegama (Gipuzkoa).
Irteera ordua: 10:30.
Distantzia: 10,4 Km.
Jan-edan postuak: 2.
Desnibel metatua: 1016 metro.
Gehieneko altuera: 735 metro.
Gutxieneko altuera: 296 metro (Zegama).
Klimatologia: Erdi-mailako mendikoa. Bero handia, haize gogorra, lainoa edo euria izateko posibilitatea.
Zailtasuna: Ertaina.
Gehienezko partehartzaile kopurua: 100.
Parte hartzeko adina: 16 eta 18 urte bitartean, hau da, 1994ko urtarrilaren 1etik 1996ko abenduaren 31 bitartean jaioak.
Derrigorrezkoa: Gurasoek sinatutako baimena. Korrikalari bakoitzari bidaliko zaio izena ematerako orduan eta dortsala jasotzerakoan aurkeztu beharko da.
Sariak: Sailkapeneko 4 mutil onenek eta 2 neska onenek, Salomonek antolatutako Trail Camp-era joateko aukera izango dute.