CDan erakusten da nola jarri behar den haurrei eusteko gailua ibilgailuan, gurasoek hiru euskarri-puntuko uhala eta ISOFIX sistema eta arnesak jartzen ikas dezaten. Horrez gain, umeek gero eta pisu eta altuera handiagoa duten neurrian, arnesen eta buru-euskarrien altueran egin behar diren aldaketak ere zehazten dira. Aholku horiek irudien bidez ilustratzen dira (argazkiak, infografiak, mugimendudun irudiak...).
Horrekin batera, informazio osagarria ere jasotzen du: erabilera-aholkuak (haurrei eusteko gailua jartzeko lekurik egokiena zein den edota airbag-ak deskonektatzeak duen garrantzia), erosteko jarraibideak (homologazioak, erabiltzeko erraztasuna, aholku profesionala…), araudia eta haurren bide-segurtasunari buruzko beste aholku batzuk (eskola-garraioa, bidaiak eta txangoak, bide publikorako segurtasun-jarraibideak, eta bizikleten eta haurrentzako beste ibilgailu batzuen erabilera).