Arizmendi ikastolako Almen guneko bosgarren mailakoak eta Luis Ezeiza ikastetxeko lau, bost eta seigarren mailakoek jardun zuten bertsotan. Oporrak, jai ezberdinak eta elkarren arteko adar jotzeak izan ziren gai nagusiak, eta segidilak ere kantatu zituzten; gurasoak, ostera, gustura baino gusturago.