Mondrak esperantzekin irten nahi du Aretxabaletatik

Xabier Urtzelai 2012ko maiatzaren 18a

Mondrari asko zaildu zaizkio gauzak. Tolosaren kontrako porrotak (0-4) azken asteotako bultzada eten du, Elgoibar eta Hondarribia gero eta larriago zebiltzalako. Lehen ere ez zen erraza, baina orain matematikek gordinago erakusten dute zein den errealitatea: sei puntu jokoan, eta Hondarribia bostera. Domekan, 16:30ean, Ibarran izango da neurketa.

Jokalariei inork ezin izango die aurpegiratu azkenera arte borrokatu ez dutenik, eta, behin honaino iritsita, ez dute azken partiduetan amorerik emateko asmorik. Hala, domekan Ibarran jokatuko duten derbia ezinbestean irabazi beharko dute, eta ikusi egin beharko da Hondarribiak zer egiten duen Real Unionen zelaian. Izan ere, azken jardunaldiari begira zuri-moreek esperantzekin irten nahi dute Aretxabaletakoen zelaitik.

Gainontzeko ordezkariei dagokienez, Aloñak Oiartzunen kontra jokatuko du Azkoagainen eta Berioren zelaira joango da Bergara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak