Aldaketak tasa eta tarifetan
Torresoroako etxebizitza babestuen zerbitzuagatik gela bikoitzean, banakako plazak, egunean 25,45 euroko prezioa dauka aurrerantzean; plaza bikoitzak, 19,48 eurokoa. Eguneko zentroaren zerbitzuagatik, berriz, 13,68 euro pertsonako egunean; egun erdiz erabiltzeagatik, 6,84 eurokoa. Herritarren eskaera aztertuta, Udal gizarte langileak eta zentroko arduradunak eguneko zentroko zerbitzuen onuradun izateko profila betetzen duela baloratzen badute, erabilpen horren xehetasunak finkatuko dituzte. Kasu honetan, zerbitzua erabiltzen den egun bakoitzean egun erdiko tarifa ordainduko da, beti ere erabileraren denbora egun erdikoa baino txikiagoa bada. Pertsona nagusientzako jangelako zerbitzuagatik jatorduko 6,31 euroko tarifa ezarri da; jatorduko, prezio beheratua 4,21 –Errentaren araudiak ezartzen dituen irizpide ekonomikoak erabiliko dira–.