Laugarren etapa jokatu da Kaliforniako Tourrean, eta Markel Irizar oñatiarra (RadioShack) protagonista izan da: eguneko ihesaldian sartu da, 11 lagunekoa. Hala ere, tropelak iheslariak irentsi, eta esprintean Peter Sagan (Liquigas) izan da nagusi, laugarrenez jarraian. Gaur, erlojupekoa dute, 29,7 kilometrokoa. Aukera ederra oñatiarrarentzat, Saganengandik 36 segundora dago-eta. Italiako Giroan, berriz, etapa luzea izan zuten atzo, eta Velascok nahikoa egin zuen helmugara iritsita, aurreko eguneko erorikoaren ostean; gaur, 155 kilometro izango dituzte, eta lau mendate puntuagarri. (Argazkia: Veloimages)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.