Esandako Errege Lege-Dekretuak finantza sektorearen higiezinen saneamenduari eta salmentari dagokio, eta egoera arruntean (hau da, ez arazo-egoeran) dagoen kontabilitateari eragiten dio. Ipar Kutxaren kasuan, 43,8 milioiko estaldura izatera behartzen du; bestela esanda, zerga-osteko 31,5 milioi garbi.
Aparteko estaldura hori "oraingo jardunaldian sortuko da" eta Euskadiko Kutxarekiko bategitearen testuinguruan, "Ipar Kutxak emaitzak sortzeko duen gaitasuna eta abiapuntu ona kontuan hartuta, 2011ko abenduaren 31n %14,4ko kapital nagusia baitzuen", esan du Ipar Kutxak.