ELAk eta STEE-EILASek "borroka eta mobilizazio" eguna deitu dute hilaren 31rako. Esandako ekintzak eta gero, Gasteiz, Bilbo eta Donostian kale-agerraldiak egingo dituzte.
Bi sindikatuek berretsi egin dute aurretik egindako salaketa: alegia, "zerbitzu publikoak jasaten dabiltzan eraso sistematikoa, lan eta gizarte eskubideen murrizketa eta enplegua suntsitzea". Eusko Jaurlaritzari "hauteskunde interesak" egotzi dizkiote.
Mobilizazio gehiagori atea ireki diete, izan ere, "mobilizazioen dinamikaren aldeko apustua" egiten jarraitzen dutela esan dute, lanuzteak barne, baina ez dute zehaztasun gehiago eman.