Espainiarekin eta Frantziarekin "elkarrizketa zuzena" izateko ordezkaritza izendatu du ETAk

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 16a

Hala dio 'France Presse' berri agentziari igorritako agirian. Bertan jasotzen denez, "gatazkari behin betiko aterabidea" emateko prozesua sustatzeko eskatu dio Europari. Egiaztatzaileen arabera, ETAk lau gai ezarri ditu agendan: presoak, egitura militarren desegitea, desarmea eta "euskal lurraldeen desmilitarizazioa".

"Europako bihotzean bizirik dagoen gatazkari behin betiko konponbidea emateko ireki den prozesua babesteko eta sustatzeko erronkaren aurrean daude Europako komunitatea eta europar instituzioak", dio ETAk agirian.

2011ko urriaren 20an iragarri zuen ETAk bere jarduera armatua betirako amaitutzat emateko erabakia, eta Espainia eta Frantziako gobernuekin elkarrizketak izateko prest zeudela ere jakinarazi zuen.

François Hollande-ek (PS) Frantziako presidente kargua hartu eta biharamunean iritsi da agiria; Espainian, Mariano Raxoik (PP) du kargu hori abendutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak