Atzo, martitzena, 161. kilometroan jausi egin zen Iban Velasco (Euskaltel) Italiako Giroko 10. etapan. Helmugara iritsi, eta ospitalera eraman zuten arrasatearra, hainbat proba egin ziezaioten. Bada, hausturatik ez dauka, baina bai kolpe handia ezkerreko lepauztaian. Dagoeneko hasi da gaurko etapa, 255 kilometrokoa, eta Velasco irten da, errepidean da. Bestalde, Kaliforniako Tourrean 3. etapa jokatu zen atzo, eta Markel Irizar oñatiarra (RadioShack) zazpigarren dago sailkapenean, hiru etapak irabazi dituen Peter Saganengandik (Liquigas) 29 segundora. Atzo, bada, albiste gazi-gozoak utzi zizkigun ziklismoak gure ordezkariendako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.