Mundumira jaialdiaren barruan, produktu ekologiko eta slow food-aren inguruko azoka bat antolatu dute aste bukaerarako. Leku desberdinetako artisauek parte hartuko dute eta ekoizleek euren postuak jarriko dituzte, guztira 17. Gainera, hitzaldi eta tailer ezberdinei tartea eginez, euskal txerri ekologikoaren produktuen dastatzea ere egongo da.
Hona hemen Ekoferixa barruan aurreikusitako ekitaldi ezberdinak:
Hitzaldiak
- Maiatzak 19, zapatua: 13:00etan, Artisau txokolatea, Xavi Rodriguezen eskutik (Xocolatas Aynouse L´Artesa – Lleida).
- Maiatzak 20, domeka: 12:00etan, Slow food mugimendua, Juan Manuel Garmendiaren eskutik. (Slow Food Donostiako presidentea).
Tailerrak
- Balkoietako baratza, etxean baratzea izateko aukera erakusten duen tailerra (Kutxa Ekogunea).
- Maiatzak 19, zapatua: 11:00 – 14:00, Idiazabal gaztaren ekoizpen prozesua (Alluitz Natura).
- Maiatzak 20, domeka: 11:00 – 14:00, Xaboi eta txokolatezko taloen tailerrak (Alluitz Natura).
Akanpada eta karabana gune berriak Eskoriatzan
- Karabana gunea, tren geltoki zaharraren inguruan.
- Kanping gunea, Huheziko zelaian.
- Maiatzak 18 eta 19ko gauetan lo egiteko, irekita egongo da pilotalekuko kantxa.