Zapikotea galtza bete galderarekin etorri da eta Debagoienan eman genituen pausoak zeintzuk diren jakin gura izan dute. Argi dago eskualde bakoitzak bere estiloa duela, Tolosaldean, esaterako, 25 herri dira Debagoienan ditugun 9en aldean eta horrek emango ditu lanak.
Tolosaldean badago telebista bat, irratia, papereko hainbat proiektu eta baita sare esperientzia ere. Horiek denak batera zer egin dezaketen aztertzeko gogoz ikusi ditugu eta adi jarraitu dituzte azalpenak.
Goienatik onena opa diegu, gertuko hedabide sendo multimediak izatea euskaldun guztion onerako baita. Zorte on.