UDAk eta Aloñak irabazi eta Bergarak galdu

Mireia Bikuña 2012ko maiatzaren 14a

Aretxabaletarrek aise irabazi zuten Urolaren kontra (0-3), eta Aloñak hiru puntuak ekarri zituen Elgoibarretik (0-2). Aldiz, Bergarak ezin izan zuen liderra menderatu eta Anaitasunaren kontra galdu egin zuen Agorrosinen: 0-1. Kronikatxoak Asteleheneko Goiena paperean.

Hurrengo aste bukaeran Ohorezko Erregional Mailako azken partidua jokatuko dute guztiek: UDAk Mondraren kontrako derbia jokatuko du Ibarran; Aloña Mendik Oiartzunen bisita jasoko du, eta Bergaran Donostian bukatuko du liga txapelketa, Berioren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak