Interesatuek zenbaki hauetan eman dezakete izena: 902 18 14 71, 943 71 89 11 eta 943 79 64 63. Helbide hauetara ere idatz daiteke: turismo@debagoiena.net eta info@mundumirafesta.com.
Hauek dira antolatutako ibilaldiak:
- Maiatzak 19: Eskoriatza-Bolibar-Atxorrotz (738 m.)-Makatzgain (1002m.)- Urdingain (992m.)-Leintz Gatzaga. Irteera: 09:00etan. Mendiak eta Herriak antolatuta.
- Maiatzak 20: Eskoriatza-Asensiomendi-Kurtzeta-Jarindo-Leintz Gatzaga. Irteera: 09:00etan. Eskoriatzako Kirol Taldeak antolatuta.
- Maiatzak 20: Elgetako Gerra Zibileko ibilbide tematikoa.
- Maiatzak 20: Txango familiarra: Uretsen bidea. (Aretxabaleta) Mendiriz Mendik
Beste aukera bat: Uretsen bidea, Aretxabaletan
Horrez gain, maiatzaren 20rako Uretsen bidea izeneko ibilbidea ere antolatu dute. Familiendako ibilaldia da eta honetan ere aurrez izena eman behar da, 902 18 14 71 zenbakian. Mendiriz mendi taldeak gidatuko du.
XIX. mendean Aretxabaletan izandako bainuetxeen historia berpizten duen ibilbidea eta berezko xarma duen txangoa da. Garai batean izandako bainuetxeen aztarnak hauek asetzen zituzten iturburuekin lotuko dituen ibilbideak, Urkulu urtegiaren, inguruko elizateen eta gailur harritsuen ikuspegi ezin hobeak eskaintzeaz gain, landazabal atlantiarretan zehar eta bertako basoetan barrena ibiltzeko aukera bikaina luzatzen du. Bidean, gainera, ondare kulturalaren hainbat adibide bistaratuko dira, hala nola, San Bizente ermita, Aretxabaletako eliza, Areantzako Kanpai eskola eta Natibitate eliza, Joan Batailatzailearen eliza, etab.