Euskadiren BPGa %0,3 txikitu da

Leire Kortabarria 2012ko maiatzaren 11

Euskal ekonomia moteldu egin da: iazko lehen hiruhilabetetik aurtengora, Euskadiren Barne Produktu Gordina %0,3 txikitu da, urtaroko eta egutegiko efektuak alde batera utzita.

Eustat, Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuak dira. Espainiaren BPGaren bariazioa, epe bererako, -%0,4 da, Espainiako Estatistika Erakundeak (INE) aurreratutako informazioaren arabera.

Horrenbestez, Euskadiren ekonomia urte batetik besterako tasa negatiboak ditu berriz. Halakorik ez zen gertatzen 2010eko lehen hiruhilekoa ezkero.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak