Autolikidazio proposamenak onartzeko epea luzatu egin dute

Leire Kortabarria 2012ko maiatzaren 10a

Aurreko kanpaina osoan baino autolikidazio gehiago onartu dituzte zergadunek dagoeneko: iaz 182.737 proposamen onartu ziren, eta aurten dagoeneko 189.857 onartu dira. Horregatik, autolikidazio proposamenak onartzeko epea maiatzaren 18ra arte luzatu du Gipuzkoako Ogasunak, eta hala jakinarazi dute gaur goizean arduradunek.

Gaineratu dute aurtengo kanpaina "marka guztiak gainditzen" dabilela, eta datu batzuk eman ditu Xabier Olanok, Ogasuneko zuzendariak: aurten, maiatzaren 9ra arte 241.883 errenta aitorpen tramitatu dira, iaz baino %2,35 gehiago.

Modalitateka, hauek dira tramitatutako aitorpen kopuruak: 189.857 proposamen (2010ean, 182.737, %3,9 gutxiago); 36.963 aitorpen mekanizatu (iaz, 37.011, %0,13 gehiago); Internetez, norbanakoen 5.680 aitorpen (iaz, 5.565, %2,07 gutxiago); eta Internetez, aholkulari bidez, 9.383 (iaz, 11.007, %14,75 gehiago).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak