Duela hilabete aurkeztu zen Gipuzkoa ezagutzeko sei plan gida, ibilbideak eta turismo-jarduerak konbinatzen dituena. Aste hauetan, gidan proposatutako planak bertatik bertara ezagutzeko irteerak antolatzen ari da Gipuzkoa Mendiz-mendi elkartea, eta hurrengoa datorren domekan, maiatzaren 13an, izango da. Arantzazu-Gomiztegi ibilbide egokituan dauden txokoak ezagutzeko aukera izango dute ibilaldia egitera animatzen direnek. Ibilbidea doainekoa izango da.
- Ibilbidea: Arantzazu-Gomiztegi ibilbide egokitua.
- Abiapuntua: Arantzazuko Parketxea. Gandiaga eraikina II.
- Ordua: 10:00.
- Iraupena: 3 ordu.
- Informazio gehiago: Arantzazuko Parketxean: 943 78 28 94; arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net; www.gipuzkoamendizmendi.net