Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta Bateragune auziko inputatuei kartzela zigorra jaitsi die Epaitegi Gorenak. Hasiera batean, absolbitu egin dituztela jakinarazi du Gara.net agerkari digitalak, baina berehala zuzendu dute albistea. Fiskalak sei eta zortzi urte arteko espetxe zigor eskaera egin zuen, eta murriztu egin dute orain. Otegiri eta Diezi hamar urtetik sei urtera jaitsi die zigorra. Absoluzioaren aldeko boto partikular bat egon dela irakurri dugu berria.info webgunean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.