Eusko Ikaskuntzak 18 eta 30 urte arteko gazte bila dabil Datorkigunea ekimenerako

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko maiatzaren 9a

Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak Datorkigunea ekimenaren 2012-2013ko deialdia ireki berri du. 18-30 urte bitarteko gazteen bila dabil. Zera dio Eusko Ikaskuntzak, honi buruz: "zalantzaz betetako etorkizun bati ezinbestean aurre egin behar diozuen guztiekin eta guztientzat elkarrekin topo egiteko gune bat sortu dugu,  etorkizun hori prestatzen joateko asmoz".

Izena emateko epea maiatzaren 31ra arte zabalik dago eta ekimen horretarako propio sortu den webgunean egin daiteke.

Hauxe da topatzen dutena:

  • Gazteen bila gabiltza (18-30 urte artekoak).
  • Euskaraz hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna.
  • Gutxienez, urtebetez Datorkiguneako partaide izateko konpromisoa.
  • Bileretan aktiboki parte hartzea (horretarako bidaltzen den dokumentazioa irakurriz eta jarrera ekintzailea izanez).
  • Tratatu beharreko gai zehatzean aditu eta jakileak diren pertsonekin egingo diren bileretan parte hartzea.
  • Ikuspegi desberdinak planteatuko dituzten pertsonekin taldean lan egiteko konpromisoa eta aldez aurreko jarrera egokia (Iritzi desberdinak entzun eta kontrako ikuspuntuak onartu).
  • Aukerak, jarduera planak eta etorkizunerako sortu litezkeen lan ildoak planteatzeko gaitasuna eta konpromisoa.
  • Komunikabideei erantzuna emateko disposizioa.

Eta hauxe, ostera, eskain dezakeena:

  • Euskal Herriko gazteak biltzen dituen eta izaera propioa izango duen gune bateko partaide izatea.
  • Gaurkotasuneko gaiak sakontasunez lantzeko aukera, euskal gazteriaren ordezkari izan nahi duen gunean.
  • Euskal Herriko beste lurraldetako gazteekin eta formazio desberdineko gazteekin lan egiteko aukera.
  • Proiektuan eta bileretan parte hartzeagatik ordain saria.
  • Errekonozimendu kurrikularra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak