Patxi Lopezen gobernuarekin zeukan gobernu ituna bertan behera utzi du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruak eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio. Lehendakariak gaur, agintean hiru urte bete dituenean, esan du euren helburuak bete nahi dituztela, ez dutela euren legealdia amaitutzat jo, baina ez du argitu bukatu egingo duten ala ez. Espekulatzen da azarora-edo aurreratuko ote diren hauteskundeak. Herritarrei galdetu diegu ea nola ikusten duten itun apurketa, hauteskundeak aurreratzea egoki ikusten duten edo ez eta Lopezen gobernuaren zein balorazio egiten duten. Bideoan dituzue herritarren iritziak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.